Zer da ZERO ZABOR?

Zero Zabor-i buruzkoa azalpena ikusteko sakatu hemen

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Asteburu honetan iritsiko da Mundumob Usurbilera

Larunbat honetan, maiatzaren 11n, Mundumob iritsiko da herrira. Hain zuzen ere, larunbatean 18:00etan grabatuko da Mundumob Dema plazan. Aurretik, 17:00etatik aurrera dantza entseatzeko aukera izango da. Baita ostiral arrastaldeko 19:00etan ere, frontoian.

Jarraian ikus daiteke astebruko egitaraua:

Maiatzak 10, ostirala
19:00
 Entsegua frontoian.

Maiatzak 11, larunbata
Dema Plazan:
17:00-18:00 Entsegua.
18:00 GRABAKETA
Ondoren: Zizka mizkak, DJ-a eta Mundu bolarekin argazkia ateratzeko aukera.

Irudia

Guztion esku baitago guretzat eta gure ondorengoentzat etorkizun hobeago bat lortzea.  Animatu eta parte hartu!!! Eman hartu nahi duzun mundua!!!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mundumob-ak maiatzaren 4an eman zion hasiera Orendainen

Orendaindarrak izan dira lehenak, izan ere, Orendainen hasi baita Gipuzkoa zeharkatuko duen Mundumob ekimena. Dozenaka lagun bildu ziren Orendaingo plazara ekimenari hasiera ematera hurrengo bideoan ikus dezakezuen modura:

Ibarrak hartu zuen igandean Orendainen lekukoa, iraunkortasunaren aldeko aldarria burutzeko baliatu zuelarik Ibarrako Zero Zabor taldeak:  “Gizon-emakumeok ezin dugu mundua neurririk gabe ustiatzen eta kutsatzen segi. Jarrera patologiko hori alboratu behar dugu, naturaren parasito izatetik, naturarekin sinbiosian bizitzera pasa behar dugu. Natura erabiltzen ikasi behar dugu, natura hondatu gabe”. Argazkian ikus daitekeen antzera, Ibarran ere mota guztietako jende andana elkartu zen.
IrudiaUsurbilera ere laster bizian dator … ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
EMAN HARTU NAHI DUZUN MUNDUA!!!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Pasa den asteburuan Mundumob-ak usurbildarrak dantzan jarri gaitu

Pasa den ostiralean, maiatzaren 3an, Mundumob ekimenaren lehen entsegu orokorra burutu zen Usurbilen. Jende andana gerturatu zen, eta bertaratu zirenek, Ana eta Izadi irakasleen bitartez dantza ikasteko parada izan zuten.
Entseguko tartetxo batean, herriko hainbat eragilek ere bere ekarpena burutu zuten Mundumob ekimenari sostengua adieraziz.
Jarraian ikus daiteke ostiraleko entseguaren laburpen bideoa:

Era berean, Andatza Egunean ere, Mundumob ekimeneko mundu bola Andatzako tontorrera igo zuten hainbat eragilek, besteak beste, UZZko kideek, zubietarrek, gazteek edota Andatza Mendi Elkarteko kideek. Andatza Egunean ere, iraunkortasunari zor zaion lekua eman zitzaion.Irudia

Eman hartu nahi duzun mundua!!!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Andatza Egunera ere Mundumob eramango dugu

Andatza Egunean, maiatzaren 5ean, Mundumob ekimeneko mundu bola igoko da Andatzara.  Modu horretara, amalurrarekin hain lotura estua duen egun honetan, iraunkortasunaren printzipioa txertatu nahi da.

Horregatik, bertan parte-hartzeko gonbita luzatu nahi da. Mundu bolarekin igoera, 10:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik.

Animatu eta parte-hartu!!! Eman hartu nahi duzun mundua!!!Irudia

http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Usurbilen egingo diren Mundumob-eko entseguetan parte hartzeko deialdia

Maiatzaren 11ean Usurbilera iritsiko den Mundumob ekimena berotze aldera, datorren egunetan bi entsegu orokor burutuko dira.

Bata, maiatzaren 3an burutuko da, arratsaldeko 19:00tan herriko frontoian. Bertan, dantza ikasteko entsegua egiteaz gain, herriko hainbat eragilek agerraldia burutuko dute ekimen honi sostengua emanez.

Bigarrena, maiatzaren 10ean burutuko da, 19:00tan frontoian.

Animatu eta parte hartu!!! Eman hartu nahi duzun mundua!!!Irudiahttp://www.naiz.info/eu/mediateca/video/mundumob-eman-hartu-nahi-duzun-mundua

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badator Mundumob-a Usurbilera! Eman hartu nahi duzun mundua!

Badator MUNDUMOB Usurbilera ere. MUNDUmob ekimenarekin iraunkortasun printzipioen baitan eraikiko den munduaren oinarriak gizarteratu eta indarrean jarri nahi ditugu. Finean, mundua, aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea daukagu guztiok, eta eskubide hori berma dadin, hurrengo belaunaldiei mundua jaso dugun aukera berdinekin uzteko betebeharra daukagu.

Mezuaren bektorea kanta koreografiatu bat da. Kantaren letrak mezua zabalduko du eta koreografiak herritarrei parte hartzeko aukera emango die. Aldarrikatzen dugun baikortasun eta mundu hobea islatuko ditu ekimenak, aldarrikapena ondo pasatzeari lotuta egongo baita, dantzari, musikari, ekintza kolektiboari lotuta.

Ekimena Maiatzaren 4ean Orendainen abiatu eta Gipuzkoako herriak zeharkatu ondoren Ekainaren 8an Donostian amaituko da. Usurbilera Maiatzaren 11ean, larunbata 18:00etan iritsiko da.

Animatu eta parte hartu!!! Eman hartu nahi duzun mundua!!!

Irudiahttp://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/ekimenak/mundu-mob/

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Erraustegiari azken bultzada ekitaldiko argazkiak ikusi eta jeisteko

Erraustegiari azken bultzada ekitaldiko argazkiak ikusi eta jeisteko klik egin esteka honetan

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi