Gipuzkoa sin incineradora
Gipuzkoa Zero Zabor
Hernanin Zero Zabor
Oñati Zero Zabor
Zarautz Zero Zabor
Zero Zabor Zumaian-
Blog Stats
- 2,395 hits
Blogroll
-
Azken postak
Fitxategiak
Atalak
Meta
Zer da ZERO ZABOR?
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Larunbatean plastontziak (tupperrak) banatu ziren
Aurreko larunbatean erosketak egiteko plastontziak (tupperrak) banatu ziren herritarren artean, doan. Hurbilago Elkartea, Usurbil Zero Zabor, Kutxa eta Usurbilgo Udalaren elkarlanean antolaturiko ekimena da. Usurbilgo etxebizitza bakoitzari ontzi bakarra dagokio. Oraindik jaso ez baduzu baduzu aukerarik astean zehar honako puntu hauetan: Juantxo Burdindegia eta Esnaola janaridendan (Santuenea) eta Imanol Txapartegi harategiak, denda ordutegian. Datorren larunbatean ere banatuko dira frontoi inguruan, 11:30tik 13:30tara.
Oso harrera ona izan zuen argazkian ikusten jende ilara erakusten duen bezala.
Abian eta herriko zona desberdinetara zabalduko den konpostaje komunitarioan izena emateko mahaia ere jarri zen eta mordoxka izan ziren horretara ere animatu zirenak.
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Auzolanean I Herri Garbi Eguna (bideoa)
Egun horretako bideo muntaia ikusteko sakatu ondorengo estekan:
Auzolanean, I Herria Garbi Eguna
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Auzolanean, I Herria Garbi Eguna
Joan zen abenduaren 6an, goizeko 08:30ak eta eguerdiko 12:30ak artean, 60 usurbildar (gehien bat gazteak), auzolanean jardun ginen, Zumartegi industriguneko ibai-ertzeko hondakinak jasotzen.
Udal lantaldearen laguntza izan genuen, eta beharrezko lanabesak ere eskuratu zitzaizkigun udal horren partetik.
Udalak pasatako datuaren arabera, ia 2.000 kilo hondakin bildu ziren.
Bildutako hondakin kopuru handiak erakusten du, inguru horretan pilatuta zegoena, ez zela uholdeak ekarritakoa bakarrik, lehenagotik ere bazela hondakinik gune horretan, alegia. Zentzu horretan, eskertuko genuke, orain garbituta dagoenari, urtean zehar gutxieneko mantenu-zaintza egitea, inguru horrek pena merezi bait du, eta inguru horretan pasioan dabiltzan hainbat herritarrek ere eskertuko dute.
Itaya Gazte Asanblada eta Usurbil Zero Zaborren arteko elkarlana izan da aurtengo antolakuntza. Dudarik gabe, oso esperientzia ona eta pedagogikoa izan da. Berriro, ere hurrengo urterako ideiak eta asmoak agertu dira, eta saiatuko gara antolakuntza berri bat prestatzen.
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Usurbilgo Itunak prentsaurrekoa eman zuen abenduaren 29an
Honatx han esandakoa.
Hondakinen kudeaketa-ereduaren norabidea une itxaropentsuan zegoela idatzi genuen Usurbilgo Ituna sinatu genuen 2010eko martxoaren 12 hartan.
Bi urte eskasera esan dezakegu hondakinen kudeaketa-ereduaren norabidea inoiz baino une itxaropentsuagoan dagoela, Gipuzkoako 46 alkatek, San Marko Mankomunitateko lehendakariak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) Partzuergoak hartutako erabakiak guk eskatzen genuen norabidean jarri baitu hondakinen errealitatea.
Zorionak eman nahi dizkiegu alkateei orain arte gipuzkoarrok izan ez dugun aukera zabalduko dutelako.
Usurbilgo Ituna osatzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialek ozen diogu gipuzkoarron osasuna dela lehenesten dugun irizpidea, gainerako edozein irizpideren gainetik.
Interesgarria iruditzen zaigu orain arte ezagutzen ditugun zabortegi kutsakorrak gainditzeko Gipuzkoako Foru Diputazioak azaldutako konpromisoa eta bat egiten dugu, era berean, errausketa bere ekinbideetatik baztertzeko azaldu duen asmoarekin, ez baitago errauste planta handi edo txikirik gure osasunari kalte egingo ez dionik.
Zabaltzen den garai berri honen lehen pausotzat jotzen dugu GHKko Partzuergoak abenduaren 22an hartutako 6 hilabeteko etenaldiaren erabakia. Luzamendu hau urrats oso garrantzitsutzat jotzen dugu, Gipuzkoa osorako zero zabor programa baten abiapuntua izan behar duelako. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu gaikako bilketa eraginkorrena eta konpostajea bultzatu nahi duten udalerriei beharrezkoa duten laguntza eskain diezaiela.
Horregatik , Usurbilek, Hernanik, Oiartzunek eta Antzuolak zabaldu duten atez ateko bilketaren bidea eredugarritzat jotzen dugu, gaur egun emaitza onenak eta berehalakoak lortzen duen sistema delako, eta merkeena izateaz gain, lanpostu berri gehien sortzen duen sistema delako ere. Era berean, eraginkortasun berdina edo hobea lor lezakeen beste edozein sistemari ateak irekita uzten dizkiogu.
Gipuzkoako indar politikoei dei egiten diegu alderdikeriak alde batera uztera eta, era berean, ingurumena eta osasunean oinarritutako irizpide teknikoak kontutan hartuz hel diezaietela gaiari.
Gipuzkoarrok sei hilabete hauetan aukera ezinhobea dugu alternatibak gauzatzeko, beste errealitate bat lor daitekeela frogatzeko, beste Gipuzkoa bat, garbiagoa, osasuntsuago bat posible dela erakusteko. Aldi berean Usurbilgo Ituneko kideak ere gure baliabide eta ahalmenen baitan konpromisoa hartzen dugu norabide berean lan egiteko.
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Alduntzinen hitzaldia: Errauste plantari moratoria. Zertarako eta alternatibak
Juan Carlos Alduntzin ingurumen diputatuak egungo egoera zein den eta etorkizunean egin beharrekoak azaldu zituen iragan ostegunean Usurbilen, bertako Zero Zabor taldeak antolatutako hitzaldian.
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Konpostaje komunitarioko Usurbilgo lehen gunea inauguratu zen aurreko astean
Kaxkoko Errekatxiki kalean inauguratu eta martxan da jada, Usurbilgo konpostaje komunitarioko lehen gunea. Azaroaren 26an burutu zen ekitaldia.
Gunea bizilagun talde batek erabiltzen du eta beraiek eramaten dute ere arduren banaketa eta antolaketa guztia.
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Erraustegiaren aurkako eguna antolatu du Itaya taldeak
Usurbilgo gazteek osatzen duten Itaya taldeak “erraustegiaren aurkako eguna” antolatu du azaroaren 26rako. Mendi martxa, bertsolariak, mahai inguruak, kantu jira, afaria, kontzertuak… denetik izango da eusteko gai denarentzat. Animatu eta azaldu!!!
Uncategorized atalean publikatua
Iruzkin bat utzi









